XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OHARRA: Moleteatu aurretik, pieza olioztatzea komeni da.

9. ERREMINTEN MUNTAIA.

Hortzak, hortz-etxean jarri eta torlojoz lotzen dira (13.32 ir.).

Ebaketa ertz nagusia, zentruen altueran edo zertxobait gorago ipini behar da.

Horretarako, hortzaren azpian xafla laun batzuk ezartzen dira.

Torlojoek erremintaren kirtena honda ez dezaten, gainean xafla babesle bat ipintzen zaio.

altzagarria / Irudia.

Erremintaren azpiko xaflak, hortzetxearen ertzeraino iritxiko dira.

Erremintak bestetik, ertz horretatik L amplt; h distantzia baino gehiago ez du irten behar.

Hortz-etxe karratuetan, erreminta bat baino gehiago munta daiteke (ikus 13.33 irudia).

Beraz, hortz-etxea zirkunferentzia laurden bat biratuz, beste erreminta bat lanerako prest egongo da.

Erremintak, piezaren ardatzarekiko elkartzut gelditu behar du.

Bestela (13.34 ir.) hortza biratu eta iltzatu egin daiteke piezan, erreminta hautsi edo pieza hondatzeko arrizkuz.

Elkartzut badago berriz, hortzaren punta piezatik urrutiratu egingo litzateke (ikus 13.35 irudia).

10. OINARRIZKO LANAK EGITEKO JARRAITU BEHAR DEN ORDENA.

1. Ekaiak dimentsio egokiak dituen eta akatsik gabea den aztertu (pitzadura, haizezulo eta abarrik gabea).

2. Erreminta ondo zorroztuta dagoen begiratu.

3. Pieza makinan muntatu.

4. Erreminta hortz-etxean ipini.

5. Bira abiadura eta aitzinapen egokiak aukeratu.

6. Ebaketa higidura (Mc) enbragatu, eta hortza piezara eskuz hurbilduz, entseiu iraganaldi txiki bat eman. Lortu den dimentsioa neurtu eta bere arauera iraganaldi sakonera eman.

7. Ebaketa higidura (Mc) enbragatu eta iraganaldia eman sakoneraz.

8. Ma eta Mc desenbragatu eta erreminta atzeratu.

9. Piezaren dimentsioa kontrolatu eta makinatik askatu.